sábado, 23 de mayo de 2009

Aerobika eta Dramatizazioa

SARRERA

Gure saion, istorio dramatikoak aerobic-a erabiliz landuko ditugu. Hau aurrera eramateko saioa gidatua izango da, jolasak eta dramatizazioa erabiliko dugularik.

Saioa 11 -12 urte bitarteko haurrei zuzendua egongo da, hau da, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko seigarren mailari.

Umeek gaitasun motorra garatzeaz gain, beste gaitasun batzuk garatu behar dituzte. Esate baterako, gorputz adierazpeneko edukiak lantzen ditugunean, hainbat gaitasun garatzen dituzte.

Gure kasuan gaitasun sortzaileak (mugimenduak sortu, arazoen aurrean interbide berriak bilatu eta mugimenduak asmatu) landuko ditugu. Gaitasun honetatik abiatuz finkatuko ditugu behean datozen helburuak.

Klasea, O.C.D-ari dagokionez, hirugarren eduki multzoan kokatzen da; gorputza, adierazpena eta kominikazioa. Hau keinua eta mugimendua adierazteko eta komunikatzeko erabiltzen da. Honen barruan antzezpena, imitazioa, mimoa… sortzen dira. Gorputz adierazpenaren bidez konpetentzia motorea hobe daiteke eta mugimenduaren balorazio estetikoa ere bai.

Gorputz adierazpenaren barruan teknika eta mugitzeko eredu asko elkartzen dira, dantza, psikomotrizitatea, mimoa, gorputz adierazpeneko tresnak, antzerkilaritza… sormena eta inprobisazioa bultzatuz.

Gorputz adierazpena eszenikoa ( publiko baten aurrean mezu bat komunikatzen denean), pedagogikoa ( umearen kontzientziazioa gertatzen denean), psikoanalitikoa ( norberaren barruan gertatzen dena azaltzeko) eta metafisikoa ( espiritualitatea baloratuz ) izan daiteke.

Gorputz adierazpenarekin egoerak deskribatuko ditugu keinu eta mugimendua tresna bihurtuz, batzuetan hitza erabiliko da eta beste batzuetan ez. Gorputzaren bidez, gorputza ezagutzera heldu daiteke, gorputz adarren mugimenduak eta mugak ikusiz eta onartuz, norberaren mugimendua, bestearen mugimendura aldatuz.

Keinuzko eta hitzezko adierazpena hobetuko da sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak adieraziz, zerbait adierazten dugunean nortasuna besteen aurrean azaltzen ari baikara.

Lan osoa begiratzeko KLIKATU HEMEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario