miércoles, 20 de mayo de 2009

Gorputz Adierazpena (musika) U.D


Aukeratu dugun gaia oso aproposa iruditzen zaigu gorputz adierazpena lantzeko, batetik oso ohizkoak ez diren baliabideak erabiltzen ditugulako (proiektorea, musika ezberdinen nahasketa…), eta bestetik musika erabat lotuta dagoelako bai emozioekin eta bai adierazpen artistikoekin, eta beraz ez-ahozko komunikazioarekin zerikusia duen guztiarekin.

Sarrera

Gure aburuz, musikaren bitartez errazagoa da sentimendu ezberdinak adieraztea, musikak gure aldartea eraldatzeko ahalmena baitu, bai onerako zein txarrerako. Horren adierazgarri da musika jakin baten aurrean gure umoreak jasan ohi duen aldaketa, esaterako; gustuko duzun abesti alaia entzun eta bizipoza sentitzea ohikoa da, horrek oroitzapen onak dakarzkigulako. Aitzitik, kontrakoa ere ohikoa da, abesti jakinekin triste sentiarazteko esperientzia denok izan dugulako.


Lan honekin gainera, saioan finkatutako helburu nagusiak lantzeaz aparte, saiatu gara arlo guztietatik hezitzailea izatea eta horregatik landuko ditugun abestien letrak adibidez, gizon eta emakumeen parekidetasunaz hitz egiten dute, edota aukeratutako irudietan etnia eta adin ezberdineko pertsonak agertzen dira, haurrak gai hauekin sentsibilizatzeko nahiarekin.

Lan osoa aztertzeko interesa piztu bazaizue KLIKATU HEMEN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario