martes, 19 de mayo de 2009

Hemen behean Heziketa fisikoko lan interesgarri bat ikus eta azter dezakezue. Interesa piztu badizue beheran linka aurkituko duzue la osoa ikusteko!

SARRERA

Guk ikerketa lan hau egiteko, Abendaño eta Luis Dorao ikastoletara jo genuen, bertan lehenengo eta bigarrengo mailako klaseak grabatu genituen urrenez urren.


Abendaño ikastolan grabatu genuen klaseari dagokionez, Lehen hezkuntzako 1. mailako klase bat izan zen, 6 eta 7 urtetako 21 haurrek osatzen zutena eta horietatik gehiengoa neskak ziren. Klasea motza izan zen 30 minutukoa kiroldegira iristen denbora dezente pasa zutelako baina normaltzat jo dezakegu, irakasleak beraien bila joan klasera eta gero guztiekin batera etortzeko. Esan beharra dago irakasle nagusia, hau da, klasea zeramana, horrez gain bazegoela beste irakasle bat beste haur baten zaintzan

Neska batek “alas de mariposa” izeneko gaixotasuna baitzuen. Gaixotasun hau ez da batere komuna Euskal Herrian 4 haurrek bakarrik baitute eta eroriz gero zauriak egiten zaizkiete, horregatik ia gorputz guztia bendaturik zeraman.


Luis Dorao ikastolan grabatutako saioa berriz, Lehen hezkuntzako 2. mailan izan zen, 7 eta 8 urteko haurrekin. Ordubeteko saioa izan zen eta arratsaldeko hiruetan horrek baldintzatu zezakeen klasea. Klase honetan ere bi irakasle zeuden, alde batetik klasea ematen zuena eta bestetik klasean zegoen autista baten zaintzarako zegoena.


Lan osoa ikusteko KLIKATU HEMEN!

1 comentario: