viernes, 22 de mayo de 2009

Dantzak


SARRERA

Gorputz adierazpena kontzeptu bezala:

Hitzek eta keinuek gure ingurunearekin interaktuatzeko modua ematen digute; azalpenak eman ditzakegu, hunkitu egin gaitezke, eta, beraz, komunikaziozko harreman bat ezar dezakegu gure ingurune fisiko eta sozialarekin.

Gure ez hitzezko komunikazioak (gure keinuen edo bestelako kode paralinguistikoen bitartez gauzatua) gure hiztegia aberastea ahalbidetzen du, irudimena eta sormena bideratuz.

Sorkuntzako hainbat ahalmenetatik abiatuz (irudimena, sormena, imitazioa, etab…), eta exekuzio motoreko gaitasun multzo batekin konbinazioan (jauzi egin, biratu, segmentuak edo atalak mugitu…) osatzen dira gure adierazpen indibiduala eta baita taldekoa ere bideratzen duten eszenak, produkzioak, manifestazioak etab.

Gorputz adierazpena umearen menpean egongo da, eta lehentasuna emango zaio afektibitatez, sinbolismoz eta egiazkotasunez osatutako jarrerei.

Gehiago jakiteko hemen daukazue LINKA!


No hay comentarios:

Publicar un comentario