martes, 26 de mayo de 2009

Erresistentzia Saioa















  1. ZER DA ERRESISTENTZIA?.


  1. ERRESISTENTZIA MOTAK

    1. AEROBIKOA

    2. ANAEROBIKOA

    3. BESTE SAILKAPENAK



  1. ERRESISTENTZIAN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK

    1. ENERGI ITURRIAK

    2. METABOLISMOAK

    3. POTENTZIA / GAITASUNA

    4. BESTELAKO FAKTOREAK



  1. ERRESISTENTZIAREN ENTRENAMENDUA ESKOALAROAN

  2. SAIO PRAKTIKOA

lunes, 25 de mayo de 2009

Heziketa Fisikoko Saioak!


Saioaren faseak

Saioaren azalpena

Beroketa fisiologikoa

Luzaketak

1. Beroketa: Indar ariketak

Erreakzio abiadura

Gorputza irudia eta pertzepzioa

Oinarrizko abilezi eta trebetasunak


2. Atal nagusia: Gorputz adierazpena

Jolasak

Jolas lasaiak


3. Barealdia: Masajeak

Abestiak

Lana osorik ikusteko KLIKATU HEMEN!

Gorputz Adierazpena (erritmoa)








Sarrera

Aukeratu dugun gaia, gorputz adierazpenarekin erabat lotuta dago. Erritmoa lantzea funtsezkoa da gure haurren zentzumenak eta koordinazioa lantzeko, baita sentimenduak adierazteko ere. Gure saioa prestatzea ez da batere erraza izan, liburuetan teoria ugari zegoen, baina ez zegoen proposamen praktikorik. Horrenbestez, burutu dugun lana oso handia izan da, eta ondoren ikusiko ditugun ideia erritmikoak aproposak direlakoan gaude.


Lan honekin gainera, saioan finkatutako helburu nagusiak lantzeaz aparte, saiatu gara arlo guztietatik hezitzailea izatea, hau da, haurrek jolasteaz gain, zerbait berria ikastea, kasu honetan, erritmoaren pultsua…

Unitate Didaktiko osoa begiratzeko interesa edukiz gero KLIKATU HEMEN!

sábado, 23 de mayo de 2009

Aerobika eta Dramatizazioa

SARRERA

Gure saion, istorio dramatikoak aerobic-a erabiliz landuko ditugu. Hau aurrera eramateko saioa gidatua izango da, jolasak eta dramatizazioa erabiliko dugularik.

Saioa 11 -12 urte bitarteko haurrei zuzendua egongo da, hau da, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko seigarren mailari.

Umeek gaitasun motorra garatzeaz gain, beste gaitasun batzuk garatu behar dituzte. Esate baterako, gorputz adierazpeneko edukiak lantzen ditugunean, hainbat gaitasun garatzen dituzte.

Gure kasuan gaitasun sortzaileak (mugimenduak sortu, arazoen aurrean interbide berriak bilatu eta mugimenduak asmatu) landuko ditugu. Gaitasun honetatik abiatuz finkatuko ditugu behean datozen helburuak.

Klasea, O.C.D-ari dagokionez, hirugarren eduki multzoan kokatzen da; gorputza, adierazpena eta kominikazioa. Hau keinua eta mugimendua adierazteko eta komunikatzeko erabiltzen da. Honen barruan antzezpena, imitazioa, mimoa… sortzen dira. Gorputz adierazpenaren bidez konpetentzia motorea hobe daiteke eta mugimenduaren balorazio estetikoa ere bai.

Gorputz adierazpenaren barruan teknika eta mugitzeko eredu asko elkartzen dira, dantza, psikomotrizitatea, mimoa, gorputz adierazpeneko tresnak, antzerkilaritza… sormena eta inprobisazioa bultzatuz.

Gorputz adierazpena eszenikoa ( publiko baten aurrean mezu bat komunikatzen denean), pedagogikoa ( umearen kontzientziazioa gertatzen denean), psikoanalitikoa ( norberaren barruan gertatzen dena azaltzeko) eta metafisikoa ( espiritualitatea baloratuz ) izan daiteke.

Gorputz adierazpenarekin egoerak deskribatuko ditugu keinu eta mugimendua tresna bihurtuz, batzuetan hitza erabiliko da eta beste batzuetan ez. Gorputzaren bidez, gorputza ezagutzera heldu daiteke, gorputz adarren mugimenduak eta mugak ikusiz eta onartuz, norberaren mugimendua, bestearen mugimendura aldatuz.

Keinuzko eta hitzezko adierazpena hobetuko da sentimenduak, ideiak eta pentsamenduak adieraziz, zerbait adierazten dugunean nortasuna besteen aurrean azaltzen ari baikara.

Lan osoa begiratzeko KLIKATU HEMEN!

viernes, 22 de mayo de 2009

Dantzak


SARRERA

Gorputz adierazpena kontzeptu bezala:

Hitzek eta keinuek gure ingurunearekin interaktuatzeko modua ematen digute; azalpenak eman ditzakegu, hunkitu egin gaitezke, eta, beraz, komunikaziozko harreman bat ezar dezakegu gure ingurune fisiko eta sozialarekin.

Gure ez hitzezko komunikazioak (gure keinuen edo bestelako kode paralinguistikoen bitartez gauzatua) gure hiztegia aberastea ahalbidetzen du, irudimena eta sormena bideratuz.

Sorkuntzako hainbat ahalmenetatik abiatuz (irudimena, sormena, imitazioa, etab…), eta exekuzio motoreko gaitasun multzo batekin konbinazioan (jauzi egin, biratu, segmentuak edo atalak mugitu…) osatzen dira gure adierazpen indibiduala eta baita taldekoa ere bideratzen duten eszenak, produkzioak, manifestazioak etab.

Gorputz adierazpena umearen menpean egongo da, eta lehentasuna emango zaio afektibitatez, sinbolismoz eta egiazkotasunez osatutako jarrerei.

Gehiago jakiteko hemen daukazue LINKA!


miércoles, 20 de mayo de 2009

Gorputz Adierazpena (musika) U.D


Aukeratu dugun gaia oso aproposa iruditzen zaigu gorputz adierazpena lantzeko, batetik oso ohizkoak ez diren baliabideak erabiltzen ditugulako (proiektorea, musika ezberdinen nahasketa…), eta bestetik musika erabat lotuta dagoelako bai emozioekin eta bai adierazpen artistikoekin, eta beraz ez-ahozko komunikazioarekin zerikusia duen guztiarekin.

Sarrera

Gure aburuz, musikaren bitartez errazagoa da sentimendu ezberdinak adieraztea, musikak gure aldartea eraldatzeko ahalmena baitu, bai onerako zein txarrerako. Horren adierazgarri da musika jakin baten aurrean gure umoreak jasan ohi duen aldaketa, esaterako; gustuko duzun abesti alaia entzun eta bizipoza sentitzea ohikoa da, horrek oroitzapen onak dakarzkigulako. Aitzitik, kontrakoa ere ohikoa da, abesti jakinekin triste sentiarazteko esperientzia denok izan dugulako.


Lan honekin gainera, saioan finkatutako helburu nagusiak lantzeaz aparte, saiatu gara arlo guztietatik hezitzailea izatea eta horregatik landuko ditugun abestien letrak adibidez, gizon eta emakumeen parekidetasunaz hitz egiten dute, edota aukeratutako irudietan etnia eta adin ezberdineko pertsonak agertzen dira, haurrak gai hauekin sentsibilizatzeko nahiarekin.

Lan osoa aztertzeko interesa piztu bazaizue KLIKATU HEMEN!

Dramatizazioa U.D

SARRERA

Gorputz Adierazpena ikasgaian egokitu zaigun saioaren izenburua Dramatizazioa, makinak gara “soinua eta mugimenduekin” da. Lanaren lehenengo zatian Gorputz Adierazpenaren zehaztasunak azalduko ditugu, besteak beste, gaiaren nondik norakoak, pentsalari desberdinen teoriak, helburuak, gaitasunak, edukiak, metodologiak…Ondoren dramatizazioaren nondik norakoak ikusiko ditugu,bertan Dramatizazioaren definizioa eta bilakaera agertuko direlarik.

Azkenik, prestatutako saioaren azalpena aurki ditzakegu, hemen saioaren jarduerak, helburuak, materiala eta hantzekoak egongo direlarik.

Gehiago jakiteko gogoz geratu bazarete KLIKATU HEMEN!



martes, 19 de mayo de 2009

Hemen behean Heziketa fisikoko lan interesgarri bat ikus eta azter dezakezue. Interesa piztu badizue beheran linka aurkituko duzue la osoa ikusteko!

SARRERA

Guk ikerketa lan hau egiteko, Abendaño eta Luis Dorao ikastoletara jo genuen, bertan lehenengo eta bigarrengo mailako klaseak grabatu genituen urrenez urren.


Abendaño ikastolan grabatu genuen klaseari dagokionez, Lehen hezkuntzako 1. mailako klase bat izan zen, 6 eta 7 urtetako 21 haurrek osatzen zutena eta horietatik gehiengoa neskak ziren. Klasea motza izan zen 30 minutukoa kiroldegira iristen denbora dezente pasa zutelako baina normaltzat jo dezakegu, irakasleak beraien bila joan klasera eta gero guztiekin batera etortzeko. Esan beharra dago irakasle nagusia, hau da, klasea zeramana, horrez gain bazegoela beste irakasle bat beste haur baten zaintzan

Neska batek “alas de mariposa” izeneko gaixotasuna baitzuen. Gaixotasun hau ez da batere komuna Euskal Herrian 4 haurrek bakarrik baitute eta eroriz gero zauriak egiten zaizkiete, horregatik ia gorputz guztia bendaturik zeraman.


Luis Dorao ikastolan grabatutako saioa berriz, Lehen hezkuntzako 2. mailan izan zen, 7 eta 8 urteko haurrekin. Ordubeteko saioa izan zen eta arratsaldeko hiruetan horrek baldintzatu zezakeen klasea. Klase honetan ere bi irakasle zeuden, alde batetik klasea ematen zuena eta bestetik klasean zegoen autista baten zaintzarako zegoena.


Lan osoa ikusteko KLIKATU HEMEN!

lunes, 18 de mayo de 2009

Hemen gorputz adierazpeneko saio baten lana